2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

INAUTERI EGUNA

Pasa den ostiralean inauteri eguna izan zen ikastetxean eta denok mozarratuta etorri ginen eskolara. Mozorroak oso politak eta dibertigarriak izan ziren. Desfile bat egin genuen eta bakoitzak azaldu zuen zein zen beraren mozorroa. Arratsaldean patio luzeago eduki genuen gehiago jolasteko.
Jorge eta Ione 2.A








2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

JAZZ KONTZERTUA

Atzo jazz kontzertua ikustera eta entzutera joan ginen eta oso polita izan zen. Oso ondo pasatu genuen. Instrumentuak erakutsi zizkigun eta guk txalo asko egin genituen. Batzuk abestera atera ziren. Bideoan hori ikusten da. 

Markel eta Iñigo 2.A


2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Lautadako paisaia

Hau gure paisaiaren maketa da. Paisaia hau lautadakoa da. Paisaia honen osagai batzuk hauek dira: zuhaitzak, ibaia, herria, errepidea eta zubia. Maketa egiteko kolorezko paperak, kartoizko kutxak, plastilinaz egindako animaliak eta errotulkiak erabili ditugu. Oso ondo pasatu dugu maketa egiten eta polita geratu da.
Sara, Ane, Naiara, Maria 2.A


Hiriko paisaia

Hau gure paisaiaren maketa da. Paisaia hau hirikoa da. Paisaia honen osagaiak hauek dira: kotxeak, errepidea, etxeak eta edukiontziak. Maketa egiteko jogurteko ontziak, kartoizko kutxak, kolorezko paperak eta plastilianaz egindako kotxeak erabili ditugu. Ondo geratu zaigu eta asko gustatu zaigu egitea.
Ione eta Izaro 2.A


Kostaldeko paisaia

Hau gure paisaiaren maketa da. Paisaia hau kostaldekoa da. Paisaia honen osagai batzuk hauek dira: itsaslabarra, hondartza, itsasargi eta itsasontziak. Maketa egiteko kartoizko kutxak, kolorezko paperak, dilistak harea egiteko eta botila bat itsasargia egiteko erabili ditugu. Maketa oso ondo geratu zaigu eta oso ondo pasatu dugu.
Peru, Jorge eta Tomás 2.A



Mendiko paisaia

Hau gure paisaiaren maketa da. Paisaia hau mendikoa da. Paisaia honen osagai batzuk, hauek dira: mendiak, harana, animaliak, ibaia, basoa. Maketa egiteko kolorezko paperak, egunkari papera, plastilinaz egindako animaliak eta kartoizko kutxak erabili ditugu. Oso polita geratu da eta oso ondo pasatu dugu.
Irati eta Nerea 2.A




2019(e)ko urtarrilaren 17(a), osteguna

Asierren urtebetetzea

Gaur Asierren urtebetetzea izan da. Klasean esaten diogu "aitite" klaseko nagusia delako. Klaseko guztiek abestu diogu zorionak emateko. Asier bi bizkotzo gozo-gozoak erakarri ditu gurekin elkarbanatzeko. Guk Asierri "cariñograma" egin diogu eta mezu politak idatzi dizkiogu.
Hemen dago gure Asier txano dibertigarri batekin.

LH 2.A