2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Kalasanz eguna



Gaur egun izugarria izan da eskolan. Gure zaindariaren astea ospatu dugu eta oso dibertigarriak izan dira aste honetako egin ditugun ekintzak: marrazkiak, bideoak, abestiak, dantzak, eskulanak, jolasak, filmak ikusi...

Elkartzen gara familian pozik disfrutatzeko.

















2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

Mendikosolo 2.B


Urriaren 11an Mendikosolora joan ginen eta oso ondo pasatu genuen. Oso polita zen. Gauza asko ikasi genituen: landareen izenak, Zuhaitzen izenak, animalien bizilekuak...

Landatu genuen ezkur bat gero etxera eramateko. Pertsonaien mitologikoak ikusi genituen eta haien kobazulora sartu ginen . Orein baten adarra aurkitu genuen . Basurdearen aztarnak eta ahateen etxeak aztertu genituen. Sagu bat hilda aurkitu genuen. 

Lakuan dortokak harrapatzeko tranpa bat ikusi genuen.

Gero elkarrekin areazko parkean jan egin genuen. Txirristak eta dorre bat oso dibertigarriak ikusi genituen . Partidua jokatu genuen eta irabazi genuen!!!!


Ikasi genuen NATURA ZAINDU BEHAR DUGULA!!                                 2.B





2018(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea

FUN WITH BOXES

With cardboard boxes and lot of imagination... we have created this:








2018(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

LIBURU EGUNA


Aste honetan liburu eguna ospatu dugu.





Hainbat gauza egin genituen!!! bideoak ikusi, ipuin kontalariak klasetik klasera joan dira, asmakizunak eta olerkiak idatzi ditugu, gure gogokoen liburuak margoztu eta komentatu ditugu eta abar.


2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

BIDARTE: Irteera Deustoko liburutegira

Gaur 1-C gelakoak Deustoko liburutegira joan gara. Bertan, ipuin polit bat kontatu digute eta liburutegiko arauak entzun ostean, liburuetan murgildu gara.

Oso gustora egon gara liburutegia ezagutzen eta ipuin berriak irakurtzen! 













2018(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

Merkatu txikia


MERKATU TXIKIA

Gure gelara etorri dira Batxillergokoak guri azaltzeko zertarako izango den aurten merkatu txikiaren helburu nagusia: "BIDESARI laguntzea"

Kanpainan egingo ditugun jarduen artean aurkituko ditugu: marrazkiak,abestiak, jokoak, esku-lanak,filmak ikusi, eukaristiak...

Anima zaitezte gauzak donatzeko ekartzen!

1.B

2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena